Euskal Herriko Gizarte Foroa


- Gune komunetan, itzulpen sistema izango da


EKAINAREN 27an,ostirala,

Gasteizko Europa Jauregian

-16:00: ematea, benetakotze-agiria ematea

-16:30: Topaketaren sarrera eta kokapena: “Neoliberalismoa Munduan eta Euskal Herrian”:

-Sarrera ekitaldia

-Konferentzia laburra gonbidatuekin

-Partaideen txanda irekia

19:00: MANIFESTAZIO KOLORETSUA, GASTEIZKO KALEETAN ZEHAR

-20:15: EKITALDI KULTURALA: “BERTSO BERRIAK FOROARI JARRIAK”: Jon Sarasua, Igor Elortza Unai Iturriaga eta Josu Zabala batbihirulau musika taldeaz lagundurik.


- Gune komunetan, itzulpen sistema izango da


EKAINAREN 28an, larunbata,

Gasteizko Koldo Mitxelena Ikastetxean

-9:00: Izena ematea, benetakotze-agiria ematea

-9:45: Egunaren aurkezpena

-10:00 – 18:00: GAI ARDATZETAN: tailerrak, eztabaidak, hitzaldiak, mintegiak, e.a.... Besteak beste, honakoak aztergai gune bakoitzean:

*Sozio-ekonomia: gizarte eskubideak Euskal Herrian; sektore publikoa eta pribatizazioak; lan harremanak; sindikalismoa; lan osasuna eta gizarte osasuna; etxebizitza; babes sozialak; pentsioak; oinarrizko errenta eta autogestioa...

*Eskubide zibilak eta askatasun demokratikoak: demokrazia parte-hartzailea; adierazpen eta elkartze askatasuna Euskal Herrian; borroka molde berriak; drogak...

*Inmigrazioa

*Autodeterminazioa: : autodeterminazioaren subjektuak; Autodeterminazioa prozesu iraunkor gisa; Autodeterminazioa, nazio-estatuak eta globalizazioa; Autodeterminazioaren aldeko herrien borrokak: esperientziak

*Lurraren solasa: borroka eta erronka ekologiko lokalak eta sektorialak; elikagaien subiranotasuna; nekazarien sektorea....

*Gazteria: gazteak eta lan prekarietatea; gazteak eta etxebizitza; gazteak eta eskubide sozialak; gazteak eta komunikazio esparruak; gazteak eta aisialdirako eredu alternatiboak...

*Emakumeak, Feminismoa...: genero eraikuntza baterantz; gizarte berria eta pertsona askeak ekoizpenaren logikatik at; emakumeen eskubide sozialak; lan banaketa eremu publikoan eta pribatuan...

*Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikabideak: hizkuntza eskubideak, berezko hezkuntza sistemarantz; komunikazio eta kontrainformazio tresna berriak, globalizazioa, euskararen zapaltze prozesua eta normalkuntza prozesua; identitatea eta agerpen sektorialak...

*Antimilitarismoa, nazioarteko egoera eta herrien elkartasuna: gerra egoerak eta bakearen aldeko mugimenduen bidegurutzeak; Cuba eta gaur egungo egoera; Sahara; GKEak eta erakunde internazionalistak: osagarritasunak edota aurkariak globalizazioaren aurkako mugimenduan?....

*Nazioarteko instituzioak eta politika neoliberalak: Kontsumoaren munduko erakundea; Kanpo zorra; merkataritza zuzena; nazioarteko nekazarien erakundeaz...

-19:00: GAI ARDATZETAKO BATZARRAK

-Ondorio nagusiak gai ardatz bakoitzeko

-Aurrera begirako proposamenak gai ardatz bakoitzeko

-22:30: GAUEKO EKITALDIAK


- Gune komunetan, itzulpen sistema izango da


EKAINAREN 29an, igandea

Gasteizko Europa Jauregian

-10:00: BATZAR OROKORRA

*Gai ardatzetako ondorio nagusien eta proposamenen aurkezpena

*Txanda irekia

* I. Topaketaren ondorio nagusiak

*Europako Foroaren bultzatzaileen agurra

-13:30: AMAIERA EKITALDIA, gonbidatu berezien eskutik.