Gaztelania / Ingeles / Frantses / Aleman / Italiar
EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROAREN I. TOPAKETA 2003KO EKAINAREN 27-28-29
“BESTELAKO EUSKAL HERRIA BEHARREZKOA DA! ”
EKARPENAK BIDERATZEKO EPEA, MAIATZAREN 25 BITARTEAN
Kaixo lagunak,
jakingo duzuen bezala, Mundu mailako Foroen eta Foro Kontinentalen ondoren, tokikoen txanda iritsi da, eta gurean, Euskal Herriko Gizarte Foroaren I. Topaketa ekainaren 28-29an ospatuko da. Topaketa honen antolaketa lanetan murgilduta gaude denok dagoeneko. Lan hauen artean, bada bat guztion partehartzea eskatzen duena: I. Topaketaren behin betiko egitaraua osatze aldera, zuen tailer, mintegi, ...dena delakoaren proposamenak.
Egitarauaren hezurdura adostu diren 9 gai ardatzak izango dira, hurrenez hurren: 1)Sozio-ekonomia. 2)Askatasun zibilak eta eskubide demokratikoak. 3)Inmigrazioa. 4)Autodeterminazioa. 5)Lurraren solasa. 6)Emakumea. 7)Gazteria. 8) Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikabideak. 9) Egoera internazionala, antimilitarismoa eta herrien elkartasuna. Ekaineko bi egun horien egitarauaren hezurdura hortxe dugu, bederatzi hezur horiez osaturik; baina orain, maiatzak 25 bitartean, hezur hauek haragitu eta osatu behar ditugu EHGFren I. Topaketa emankorra eta guztion interesekoa izan dadin.
Alegia, Gizarte Foroa den eztabaidarako, hausnarketarako eta eragileen arteko harremanetarako espazio fisikoan izango diren gai ardatz bakoitzaren edukia eta egitaraua, guztion esku dagoela, eta planteatzen diren gai edo saio zehatzen arabera antolatuko direla. Aipatu ere, gai edo saio zehatzak planteatzearekin batera eskatzen dela berau lantzeko modua/k eta gidaria/k ere planteatzea.
Zuen ekarpen guztiak jasotzeko, gune bakoitzeko pertsona edo talde bat dago arduradun. Horrela, gune bakoitzeko bildutako ekarpen guztiekin behin betirako egitaraua zehaztuko da. Zuen ekarpena, dagokion gai ardatzaren arabera, helbide elektroniko hauetara bidali behar dituzue:
2.- Eskubide zibilak eta askatasun demokratikoak
8.- Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikabideak:
9.- Antimilitarismoa, nazioarteko egoera eta herrien elkartasuna
“EUSKAL HERRIKO FORO SOZIALA SORTZEKO PROZESUAZ HAUSNARTZEKO”
Aktas bileran
Akta bilera 19102002. Etxarri-Aranaz
EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROAREN ANTOLAKETAN PARTE HARTUTAKO ERAGILEOK: ELKARTZEN, ADISKIDETUAK, BANITZ, 8812 EKIMENA, EUSKALKIDETZA, GERNIKA BONBARDAKETAREN BATZORDEA, BATASUNA, RCADE, ESK, ARANGOITIKO EUSKAL TXOKOA, ATE-JOKA EKIMENA, SEGI, ASKAPENA, HEMEN ETA MUNDUAN, ELA, CCOO, LAB, EHNE, E.A.E.KO GOBERNUZ KANPOKO ELKARTEEN KOORDINAKUNDEA, BATEGINIK, GITE-IPES, KOMITE INTERNAZIONALISTAK, ERAIKUNTZA, BILGUNE FEMINISTA, HERRIEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO LIGA, AHTREN AURKAKO ASANBLADA, EGUZKI, GAZTE ABERTZALEAK, IKASLE ABERTZALEAK, GARAIPEN(EMAKUME ETORKINEN ELKARTEA), EUSKAL HERRIAN ERREFUXIATUTAKO KOLONBIANOEN KOLEKTIBOA, EHE, ELKARKIDETZA, EZKER BATUA GAZTEAK, EUSKAL HERRIKO KONTSUMITZAILEEN ANTOLAKUNDEA, SEAD(SAHARA LAGUNEN ELKARTEA), GIZA ESKUBIDEEN LANGILEAK, ,BAKEA ETA ELKARTASUNA, HIRUGARREN MUNDUA ETA PAKEA.
Bestelako Euskal Herria Beharrezkoa da!!
Oharra: informaziorako zein zalantzetarako, 943275561; Joxemi
Gaztelania / Ingeles / Frantses / Aleman / Italiar