EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROA:EHFSren BILERAren AKTA: OTSAILAK 22, GASTEIZ.

PARTEHARTZAILEAK: Banitz, Adiskidetuak, Elkarkidetza, Batasuna, Hemen eta Munduan Gasteiz, Komite Internazionalistak, Rcade, Elkartzen, ELA, LAB, Asociacion de refugiados colombianos en Euskadi, Ezker Batua gazteak, Herrien eskubideen liga, ESK, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundea, Euskadiko gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundea, 8812 Ekimena, Arangoitiko Euskal Txokoa, Euskalkidetza, SEAD Sahara lagunen elkartea, Giza Eskubideen langileak, Segi, Hemen eta Munduan Nafarroa, Bakea eta elkartasuna, Eraikuntza.

1. SARRERA/KOKAPENA:

orain arte egindako ibilbidea; azken bileratik hona emandako pausuak. Gaia eta prozesua kokatzen da, gaurko bileraren helburuak proposatzen dira eta gaurko bileraren data aldaketen inguruan azalpenak ematen ditu Joxemi Zumalabe Fundazioak. Gai hauen inguruan bestelakorik ez dagoenez aurrera jotzen da.

2. GAI ORDENAREN PROPOSAMENA ETA ONARPENA

Fundaziotik egiten den gai orden proposamenari, proposamen berri batzuk gehitzea erabakitzen da, gai ordena osatuz: batetik, gai ordenara gehitzen diren puntuen artean, Egunkariaren itxieraren aurrean adierazpen bateratu bat ateratzearen proposamena; bestetik, Rcadeko partaide batek ekimen baten berri eman nahi du.

3. LEHENENGO EZTABAIDA GAKOA ADOSTEKO PROPOSAMENA: FOROAREN IZAERAZ.

Urtarrilak 11n adostasuna biltzen zuten planteamenduak jasoaz, honako proposamena egiten da:

“Euskal Herriko Foro Sozialak erantzun nahi dio, Euskal Herriko Herri Mugimenduak duen jarduteko espazio komunaren beharrari, mugimenduok egun bizi dugun atomizazioaren aurrean. Espazio komun horrek bide emango dio, taldeen arteko harremanari, eztabaidari eta nagusia den sistemaren aurkako salaketa integralak egiteari; hau da, globalizazio kapitalista inperialistaren ondorioen aurkako salaketa integralak egiteari. Era berean, erronkak definitzeko eta horien bidean praktikan alternatibak sortzeko gunea izan daiteke. Betiere sortuko diren ekimenak, ekintzak, proposamenak eta den delakoak, horrela aukeratu duten eragile sozialena izango direlarik, foroa guztion espazio fisikoa izatera mugatuko baita. Marko bezala Euskal Herria bere osotasunean hartuko du eta horren barruan kokatzen den edozein pertsona, talde edo dinamikak tokia izango du bertan, inongo bazterketarik gabe”.

Ondoren, paragrafo honen egokitasunaz eztabaida irekitzen da, iritzi ezberdin hauek bilduz: - Bere iritziz, esaldiren bat gehitu beharko litzateke, jasoko lukeena gure herrian dauden identitate kulturalen defentsa. - Bere esanetan, azaltzen diren aditzak orainaldian egon beharko lukete. - Beste partehartzaile baten iritziz, “kapitalista inperialista” jartzen duen lekuan egokiago litzateke “globalizazio neoliberala” jartzea. Bere ustetan, azken definizio hau baterakoiagoa da, onartuagoa eta ondorioz aukera gehiago daude definizio honekin talde gehiago identifikatzea eta Foroan partehartzea. - Aldiz, beste partaide baten iritziz, gauzak diren bezala aipatu behar dira, definizioak deskafeinatzeko tentazioan erori gabe. Gainera, Irakekin gertatzen ari dena ikusita, azken adibide nabarmen bezala, inperialista kentzea ez da batere egokia. - Bere iritziz, auto-zentsurarik egitea ez da komeni eta ez du uste inork partehartzeari uko egingo diola kapitalista-inperialista jartzen duelako. Eztabaida zehatz honen ondorioz, erabakitzen da konpromizozko formula moduan bi definizioak jasotzea. Ekarpen hauek jaso ondoren, lehenengo eztabaida gakoa, behin betirako modu honetan geratzen da:

“Euskal Herriko Foro Sozialak erantzun nahi dio, Euskal Herriko Herri Mugimenduak duen jarduteko espazio komunaren beharrari, mugimenduok egun bizi dugun atomizazioaren aurrean. Espazio komun horrek bide emango dio, taldeen arteko harremanari, eztabaidari eta nagusia den sistemaren aurkako salaketa integralak egiteari; hau da, globalizazio kapitalista inperialistaren edo bestela esanda, globalizazio neoliberalaren ondorioen aurkako salaketa integralak egiteari. Era berean, erronkak definitzeko eta horien bidean praktikan alternatibak sortzeko gunea izan daiteke. Betiere sortuko diren ekimenak, ekintzak, proposamenak eta den delakoak, horrela aukeratu duten eragile sozialena izango direlarik, foroa guztion espazio fisikoa izatera mugatuko baita. Marko bezala Euskal Herria bere osotasunean hartuko du eta horren barruan kokatzen den edozein pertsona, talde edo dinamikak tokia izango du bertan, inongo bazterketarik gabe”.

4. BIGARREN eta HIRUGARREN EZTABAIDA GAKOAK: FOROAREN EGITURA ETA FUNTZIONAMENDUARI BURUZ.

1. Eztabaida gakoaren proposamenaren haritik, eta 2. eta .3.gakoaren inguruan izan diren ekarpenak kontutan hartuz, Fundazioak honako proposamena egiten du:

“-EHFS eragileen arteko eztabaidarako, hausnarketarako eta esperientzien trukerako zein alternatiba zein ekimen komunak osatzeko espazio fisikoa izanik, bertan garatuko diren aurrez aipatutako jarduera horiek guztiak, horrela egingo duten eragile sozialen artekoak izango dira, EHFS ez baita subjektu bat, espazio fisikoa baizik.Beraz, ekimenen kaleratze eta sozializatze lana, taldeen izenean egingo da. - Foroan izango den Funtzionamenduak bermatu beharko luke aniztasuna, horizontaltasuna eta partehartzea, eta hori guztia egitura hierarkiakorik gabe. Honela, bi espazio/funtzio defini daitezke aurrez aipatutakoa ziurtatze arren: 1.- PLENARIOA; 2.- Esparru edo gaikako guneak. Gainera kontutan hartu beharko da bi espazio horietan, eta batez ere plenarioan, egin beharko diren idazkaritza teknikoko funtzioak”.

Proposamen honen inguruan eztabaida pizten da, labur bilduz honako iritzi ezberdinak jasoaz: - Erredakzio hori dagoen moduan, foroan parte hartzen duten eragile guztiek ados jartzen badira ez dakit zein proposamenetan, balizko egoera horretan ere Foroak iritzidun subjektu eragile bihurtzeko aukera itxi egiten du. Beraz, ondo dago espazio fisikoa dela azpimarratzea, baina, baztertu gabe proposamen baten aurrean partaide guztien adostasuna lortuz gero, Foroa subjektu eragilea bilakatzea. Hori dela eta, erredakzioak ukatzen duen aukera hori aldatzea proposatzen du. - Ildo berberetik, proposamen baten aurrean partaideen %60 bat badatoz proposamenarekin, %60 horiena izango da proposamena; baina, noizbait, partaideen %100k onartzen badu, orduan Foroa izango da eragilea eta berea egingo luke proposamena. - Bere iritziz, Foroan parte hartzen ari diren eragile sozial guztien aldetik proposamen batek ez badu adostasuna jasotzen, honelako formula bat erabili daiteke: “EHFSren markoan, honako eta honako..., eragile sozial halako eta halako..., ekimen adostu dute”. Aipatu nabardurak ontzat ematen dira eta proposamenean aipatu ukazio hori ez jasotzea adosten da. Behin betirako erredakzioa modu honetan geratzen da:

“-EHFS eragileen arteko eztabaidarako, hausnarketarako eta esperientzien trukerako zein alternatiba zein ekimen komunak osatzeko espazio fisikoa izanik, bertan garatuko diren aurrez aipatutako jarduera horiek guztiak, horrela egingo duten eragile sozialen artekoak izango dira. Beraz, ekimenen kaleratze eta sozializatze lana, taldeen izenean egingo da. Hala ere, eta hau horrela izanik, adostasuna bildutakoen %100koa den kasuetan, eragile guztiek batera, Foroa subjektu bilakatzearen aukera aztertuko dute. - Foroan izango den Funtzionamenduak bermatu beharko luke aniztasuna, horizontaltasuna eta partehartzea, eta hori guztia egitura hierarkiakorik gabe. Honela, bi espazio/funtzio defini daitezke aurrez aipatutakoa ziurtatze arren: 1.- PLENARIOA; 2.- Esparru edo gaikako guneak. Gainera kontutan hartu beharko da bi espazio horietan, eta batez ere plenarioan, egin beharko diren idazkaritza teknikoko funtzioak”.

5. LAUGARREN EZTABAIDA GAKOA: PARTEHARTZEAZ.

Fundazioak gako honetarako proposamena irakurtzen du, honakoa hain zuzen ere:

PROPOSAMENA:

EHFS den espazio fisikoan partehartzea irekia eta zabala izango da edozein talde sozial, politiko zein sindikatuentzat, hots, edozein eragileentzat. Horrela, inongo talderik, ez sozial eta ez politikoa, ez du bere egingo EHFS den espazio fisikoa, eta partaidea den eragile bakoitzak (handia izan zein txikia, maila lokalekoa zein nazionalekoa) gainontzeko eragileen ahalmen berdina izango du hausnarketak, eztabaidak zein proposamenak egiteko, hots, pare eta maila berean entzuna eta errespetatua izango da, eragile horien artean erabakiak hartzeko momentuan ere. Era berean, diskriminazio positiboa bultzatuko da, parte hartzeari dagokionez, eragile txikien kasuan. Partehartzea irekia eta zabala izanik, EHFS den espazio fisikoan garatuko eta adostuko diren ekimenak, elkarlanak edo dena delakoak, horrela adostuko duten eragileen artekoak izango dira, betiere, maila berean, horrela adostuko duten guztiena izango direlarik. Proposamen gisa ere, kaleratuko eta sozializatuko diren jardueratan, eta berriro ere diskriminazio positiboa bultzatze arren, talde sozial txikien protagonismoa bultzatuko da.

Ondoren gako honen eztabaidari hasiera ematen zaio, labur bilduz honako iritziak jasoaz: - Bere iritziz, alderdi politikoak beraien foro, legebiltzar eta gune propioak dituzte eta litzateke komenigarria herri mugimenduen foro batean partehartzea. - Beste baten iritziz, alderdiak ez badute zuzenean parte hartzen zeharka parte hartuko dute, halako edo bestelako taldean daudelako. Ondorioz, hobe mozorrorik gabe parte hartzen badute. - Bere iritziz, ez da beldurrik eduki behar alderdien partehartzeari, kontua da foroan baldintza berberekin partehartzea. Hau da, eztabaida da ze “kontrol mekanismo” erabiliko diren banguardismo eta patrimonializazio tentazioak ekiditeko. Hain zuzen ere, eztabaida hau Foroan demokrazia partehartzaile sendo bat sustatzeko gaitasunarekin hertsiki lotuta dago. - Bere ustetan, ikusirik Foroa gune ez egituratu bat bezala antolatzen ari dela, zaila ikusten du “kontrol mekanismo” eraginkorrak lortzea. Horrenbestez, ez du ikusten alderdien partehartzea. - Bere iritziz, dirigismoa, sektarismoa, eta halakoak ez dira alderdien esklusibitatea. Hortaz gain, eztabaida konplexu honetan sakontasun apur batekin gauzak ikusten baditugu, ohartuko gara, adibidez, ONG askoren atzetik alderdi politikoen eragina dagoela. - Bere iritziz, alderdi politikoetako pertsonak parte hartu dezakete maila pertsonalean. - Bere esanetan, parte hartze hori nolabaiteko mugekin izan beharko luke, adibidez, gobernuko ordezkariak parte hartu gabe. - Bere ustetan partehartzea irekia beharko luke. Zaila baita, ezinezkoa ez esatearren, politikoa eta soziala bereiztea; zaila ere ez ohartzea sindikatu batzuk boterean daudela eta era berean botereari alternatibak sortzeko foro honetan parte hartu nahi dutela. Beraz, eztabaida amaigabea da, konplexua da, kontraesan nabarmenik gabe zehaztu ezin daitekeena. - Bere iritziz, joaten badira, ez antolakuntza lanetan aritzeko.

Eztabaida gako honen inguruan erabaki hauek hartzen dira:

- - Argi geratzen da gai honen inguruan ez dagoela adostasunik. Hala ere, iritzi ezberdinak egotearen “kontraesana” onartzen da, eta aniztasun hau ez dela oztopo bat aurrera egiteko eta Foroa martxan jartzeko azpimarratzen da. - Azpimarratzen da ere Foroaren kanporako proiekzioan ez bereganatzea ez funtzio edo protagonismorik, alderdiekin identifikatu daitezkeen pertsonak

6. BOSTGARREN EZTABAIDA GAKOA: FOROAREN HELBURUETAZ.

Aurreko eztabaida gakoekin lotutako puntua da, hona hemen gako honen eztabaidari hasiera emateko Fundazioak egiten duen proposamena. PROPOSAMENA: foroaren helburuak partaideei begira: hausnarketa, eztabaida eta esperientzien trukaketarako gunea, alternatibak osatzeko, taldeen arteko harremana bultzatzeko eta ekimen bateratuak osatzeko eta artikulatzeko espazio fisikoa izatea. Foroaren helburuak euskal gizarteari begira: gizartean eraginkortasun soziala lortzeko tresna izatea, boz-gailu funtzioa alternatiba sozial ezberdinak sozializatzeko. Bigarren eta hirugarren gakoen eztabaidan adostutakoa kontutan hartuta, aurreko proposamena egokitzea erabakitzen da: alegia, partehartzaile guztiak proposamen baten aurrean ados daudenean Foroak berea egiten duela proposamena, subjektu eragilean bilakatuz, kasu zehatz horretan. Aipatu kontu hau aintzat hartuz, behin betirako gako honen erredakzioa era honetan geratzen da: Foroaren helburuak partaideei begira: hausnarketa, eztabaida eta esperientzien trukaketarako gunea, alternatibak osatzeko, taldeen arteko harremana bultzatzeko eta ekimen bateratuak osatzeko eta artikulatzeko espazio fisikoa izatea. Hala ere, eta hau horrela izanik, proposamen baten aurrean Foroan parte hartzen ari diren eragile guztiak ados baleude, Foroak berea egingo luke proposamena, egoera zehatz eta mugatu horretan subjektu erabakitzailean bilakatuz. Foroaren helburuak euskal gizarteari begira: gizartean eraginkortasun soziala lortzeko tresna izatea, boz-gailu funtzioan, beti ere, taldeen arteko artikulazioa bultzatuko duelako...

7. SEIGARREN EZTABAIDA GAKOA: FOROAREN ORDEZKARITZAZ BESTELAKO GUNETAN.

Aurreko gakoetan bezala, Fundazioak egindako proposamenarekin eman zitzaion eztabaida gako honi hasiera:

Aurrez egindako proposamenen haritik, eta lehenengo punturako egindako proposamenaren haritik ere, EHFS espazio fisikoa denez, bertan bilduko diren eta horrela hautatuko duten eragileek erabakiko dute ordezkaritza komuna eta batera uztartzen duten gainerako mundu zein kontinente mailako foroetan parte hartzeko. Horrela, elkarrekin zerbait adosten duten eragileek hautatuko dute ordezkaria, hala adostu duten eragileen ordezkaria izango dena.Elkarlan hori aurkeztu ahal izango da EHFS-k eskaintzen duen espazio fisikoan horrela egin duten eragileen artean adostutako lan gisa, ahaztu gabe, subjektuak, Euskal Herriko eragile horiek izango direla.

Ondorengo eztabaida modu honetan joan zen: - Aurreko eztabaida gakoetan aipatutako berbera; hau da, ez ukatzea aipatu egoeran Foroa subjektu iritzidunean bilakatzea. - Bere iritziz, partaideen artean adostasunik ez badago, bakoitza bere taldearen izenean joan beharko du, noren izenean hitz egiten duen zalantzarik ez sortzeko, mesfidantzarik ez sortzeko. - Foroaren jaiotze fase honetan kanpora begirako proiekzioak ez dira komenigarriak, ondorengo fase batean etorriko dira gauza guzti hauek eta ikusiko dugu nola aurre egin. - Bere iritziz, irudikatzearren beste Foro batetan zertan zehaztu daitekeen guzti hau, ikusten du besterik gabe Euskal Herriko Foro Sozialaren stand bat. Bertan, joan ahal izan dutenak, egon nahi dutenak eta Foroan parte hartzen dutenak, bakoitzak bere mezu, ildo eta jarduera ezagutaraziz. Hortaz gain, EHFSk aldarrikapenaren bat berea egin badu, partaide guztien adostasuna jaso duelako, aldarrikapen hori, hau da, idazki hori edo den delakoa stand horretan egongo da EHFSren izenean. Horrenbestez, goran aipatu proposamena onartzen da eta, maila praktikoago batetan jasotako azken iritzia baliagarritzat ematen da bestelako Foroetan parte hartzeko orduan. Hortaz gain, behin betiko idazkia modu honetan geratzen da:

Aurrez egindako proposamenen haritik, eta lehenengo punturako egindako proposamenaren haritik ere, EHFS espazio fisikoa denez, bertan bilduko diren eta horrela hautatuko duten eragileek erabakiko dute ordezkaritza komuna eta batera uztartzen duten gainerako mundu zein kontinente mailako foroetan parte hartzeko. Horrela, elkarrekin zerbait adosten duten eragileek hautatuko dute ordezkaria, hala adostu duten eragileen ordezkaria izango dena.Elkarlan hori aurkeztu ahal izango da EHFS-k eskaintzen duen espazio fisikoan horrela egin duten eragileen artean adostutako lan gisa, ahaztu gabe, subjektuak, Euskal Herriko eragile horiek izango direla, Hala ere, eta hau horrela izanik, adostasuna bildutakoen %100koa den kasuetan, eragile guztiek batera subjektu bilakatzearen aukera aztertuko dute.

8. BESTE GAKOEN EZTABAIDA: 7., 8., 9. eta 10.

Gako hauen eztabaidari dagokionez, nabarmendu zen beste eztabaida gakoen lanketan jorratu zirela eta zenbait eztabaidagai errepikatzea suposatuko lukeela. Honetaz gain, eztabaidak teorikoak izanik, eztabaida hauek ixten zaila izanik, berez Foroaren baitan eztabaidatzeko puntuak zirela aho batez ikusi zen. Ondorioz, orain arte eztabaidatutako gakoekin lortutako akordioak nahikoak zirela akordatu zen Foroari oinarri bat emateko eta bide horretan hurrengo urratsak diseinatzera pasa ginen. Hau da, Foroaren datak eta Foroa antolatzeko beharrezkoak liratekeen baliabide guztien lanketa posiblea.

9. FOROA OSPATZEKO EGUTEGI ETA BEHARREZKO TRESNEN INGURUKO PROPOSAMENEN AURKEZPENA.

Foroa ospatzeko egutegiaz iritzi ezberdinak daude: ekaina, uztaila eta udazkenean urria aldera. Proposamen bakoitzaren alde onak eta txarrak baloratzen dira, balorazio horiek egin beharko litzatekeen lan motarekin lotuta. Beraz, eztabaida izan zen, nola ezaugarritu nahi dugu lehenengo EHFS? Ezaugarritze horren arabera, lan posibleak irudikatu ahal izango ditugu eta ondorioz ere, Fororako data aproposenak. Lehenengo Foroa ezaugarritzeko orduan, adosten da “etxetik ibiltzeko Foro moduko bat izatea”. Maila lokaleko Foro bat, hots, euskal eragileen topagunea bilatuz eta gai zehatz bakoitzean lanean diharduten taldeen topagunerako eta elkartrukerako markoa osatuz. Alde batera usten dira ez dakit nongo hizlari famatuak lortzeko lanak eta antzekoak. Gauza gehiago aipatu ziren arren, laburtzen joateko eta aspektu praktikoetara mugatzeko, gai honen inguruan ondoko gauzak adostu ziren: -Hurrengo bilerarako, hau da martxoaren 15rako, eragile guztiei deialdi bat egiten zaie, proposamenak egiteko aspektu ezberdin hauetan: 1) Landu beharreko gai ezberdinen proposamenak, eta horrekin batera gaien ardatzak proposatzea 2) Foroaren detaile guztiak antolatzeko lan talde ezberdinen proposamena. Beraz, beharrezkoak ikusten diren lan taldeak proposatu, zehaztuz lan talde bakoitzaren funtzioak. 3) Guzti hau jasotzeko, alegia eragile sozial guztien ekarpena jasotzeko eta errazteko Fundazioak fitxa batzuk sortuko ditu. Hori dela eta, eragileen ekarpenak fundazioan jasoko dira martxoak 10 baino lehenago, ondoren jasotako proposamenen sintesi lana egin behar baita martxoak 15 bitartean. 4) Aipatu aspektu hauek finkatzearekin batera, lehendabiziko EHFSren data finkatuko litzateke.

10.ZENBAIT PROPOSAMEN..

Zenbait partehartzaileren eskutik proposamen ezberdin egin dira. Hauexek, hain zuzen ere: 1) Egunkariaren itxieraren aurrean Foroan bildutako partaideen aldetik atxikimendua adieraztea. Eskaera aztertu eta aho batez erabakitzen da atxikimendu idazki berri bat ez sortzearren Euskeraren Kontseiluak atera berri duena hartzea, sinatzea eta hedabideei zabaltzea. 2) Rcadeko partaide batek “Consulta Social Europea” ekimenaren berri ematen du, etorkizunean informazio gehiago ematearen konpromisoa azalduz. 3) Azkenik eta dena jasotzeko aukerarik izan ez bagenuen ere, errefuxiatu kolonbiarren kolektiboko partaideak kanpaina zabal batetarako proposamena luzatu zuen. Hain justu, Euskal Herrian gertaturiko azken gertaeren kontestuan: adierazpen askatasunaren urraketaren inguruan kanpaina bat; NBEren aurrean gertaeren salaketa; gai hau dela, Porto Alegren bilduriko mugimenduekin harremanetan jarri,....

AZKENIK BILERA ARRATSALDEKO 15´00tan AMAITZEN DA, HURRENGO BILERAREN DATA MARTXOAK 15a IZANGO DELA ADIERAZIZ.


Aurkibide