EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROAREN BILERAREN AKTA: MAIATZAK 10.
PARTAIDEAK: Rcade, Bateginik, IU, Ekologistak Martxan, Euskadiko Gobernuz Kanpoko Elkarteen koordinadora, EHE, Segi, Giza Eskubideen Behatokia, Elkartzen, Bilgune Feminista, Komite Internazionalistak, Batasuna, Hemen eta munduan(Bilbo, Gasteiz eta Nafarroa), ELA, ESK, Banitz, Kolonbiako errefuxiatuen elkartea, Herrien Eskubideen Liga, Elkarkidetza, Eraikuntza, Euskal Herriko Gazte Kontseilua, EPK, Gite-Ipes, Elkarri, CCOO, AZP Torturaren Kontrako Elkartea.
1. SARRERA-KOKAPENA.
Orain arteko Euskal Herriko Gizarte Foroaren ibilbidearen laburpena egiten da, eta horrekin batera gaurko bileraren kokapena. Bide-batez, gaurko bileraren zereginak eta helburuak azaldu dira.
2. GAURKO BILERAREN GAI ORDENAREN PROPOSAMENA ETA ONARPENA.
Egindako proposamena onartu egiten da.
. 3.LAN BATZORDE BAKOITZA EGINDAKOA ETA AURRERA BEGIRAKOAK..
3.1.EGITARAU LAN TALDEA(Aurrez onartu bezala lan talde hau asanblada bera izango da)
3.1.1.Topaketaren eskema orokorra.
Proposamenaren aurkezpena egiten da. Ondorengo eztabaidaren ondorioz, behin betiko topaketaren eskema orokorra honakoa da:
*OSTIRALA:
17:00etatik-17:30etara: izen ematea.(?)
17:30etatik-19:00etara: Kokapenerako eta testuingururako konferentzia: “Globalizazioa eta Euskal Herria” (izenburura zehazteke, baina bi elementu horiek kontutan hartuta). -Lau gonbidatu: -Bi pertsona mundu mailaz aritzeko -Beste bi, Euskal Herrian politika neoliberalaz aritzeko -Hizlariak erabakitzeko prozedura: datozen hizlariak Foroko partehartzaileen sensibilidade ezberdinak asetzeko moduan izango dira. Hau kontutan hartuta, azpiegitura eta finantziazio lan taldearen esku geratzen da konferentzi hauen antolaketa.
*19:30tan: Manifestazioa.
*22:30tan: Emanaldi kulturala(dagoen eskeintza eta aukeraren arabera).
*LARUNBATA:
GOIZEKO 9ETATIK 10ETARA: IZENA EMATEAREN JARRAIPENA.
*10:00etan: BATZARREAN: EGUNAREN AURKEZPENA/SARRERA
*10:30etan: SEKTOREKAKO TAILERRAK, MINTEGIAK, HITZALDIAK, SOLASAK.... (GAI ARDATZ BAKOITZEKO PROPOSATZEN DIRENAK, DAGOEN ESKAERAREN ARABERA).
*14tan: BAZKARIA
*16TAN: SEKTOREKAKO TAILERRAK, MINTEGIAK, HITZALDIAK, SOLASAK... JARRAIPENA(GAI ARDATZ BAKOITZEKO PROPOSATZEN DIRENAK, DAGOEN ESKAERAREN ARABERA).
*17:30etan: SEKTOREKAKO ASANBLADAK (GAI ARDATZ BAKOITZEKO ASANBLADA, EGUNAK EMANDAKOA AMANKOMUNEAN JARTZEKO, ETA HURRENGO EGUNEKO BATZARRARI BEGIRA)
*19:30etan: Egitarauak geldiune bat egingo du, Foroko partehartzaileak gay eta lesbianen harrotasunaren eguneko ekimenetan parte hartu ahal izateko.
*21:00etan: AFARIA
*22’30ETAN: Mahai inguruak, emanaldi kulturalak,,,, (dagoen eskaintza eta aukeraren arabera).
IGANDEA:
10etatik eguerdia bitartean: BATZARRA: Gai ardatz bakoitzean jasotako fruituen inguruan. Beste aldetik, azken saioa gonbidatuekin.
13’30etan: ONDORIO NAGUSIAK, ETA AGURRA EKITALDIA.
3.1.2.Topaketaren edukiak.
Topaketaren edukiak adostu ziren zazpi gai ardatzen arabera antolatu dira. Hauek dira zazpi gai ardatzak: sozioekonomia, lurraren solasa, inmigrazioa, gazteria, emakumea, eskubide zibilak eta askatasun demokratikoak eta autodeterminazioa. Hala ere, eztabaidan zehar onartu egin da Foro Sozial batean ezin dela mugatu landu nahi diren gaiak. Ondorioz, gai ardatz horietaz gain bestelako lanketarako proposamenik baleude, bere lekua edukiko dutela onartu da. Beti ere, argi utziz proposamena bideratzen duena proposatutakoa gauzatzeko ardura beregain hartzen duela. Ondoren, gai ardatz bakoitzerako jaso diren tailer, mintegi,...era guztietako proposamenen berri ematen da. Jasotako proposamen guzti-guztiak entzun ondoren, nabarmendutako hutsuneak dira aipagai:1) Hezkuntza sistemaren inguruan. 2) Eskubiderik gabeko sektoreak bere lekua eduki behar dute Foroan: langabetu asanbladak, etorkinak,...3) Kulturaren arloa, euskal kulturaren esparru zabala. 4) Komunikazioa, komunikabideak, komunikazioarako tresna berriak, komunikabideen papera gure herriko gatazka politikoan. 5) Aurreko puntuarekin lotuta, irrati libre, indymedia,... Bestalde, azpimarratzen da ere etorkinek bere ahots propioa eduki behar dutela Topaketan eta bideak jarriko direla talde honen ekarpenak eta proposamenak jasotzeko. Honenbestez, jasotako proposamenak ikusita eta nabarmendutako hutsuneak ikusita, lehendik finkatutako 7 gai ardatzei beste bi berri gehitu zaizkio: 1) Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikabideak. 2) Antimilitarismoa, nazioarteko egoera eta herrien elkartasuna. Ondoren, hurrenez hurren, behin betiko 9 gai ardatzak eta gai ardatz bakoitzeko ekarpenak jasotzeko jarri den helbide elektronikoa:
2.- Eskubide zibilak eta askatasun demokratikoak
8.- Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikabideak:
9.- Antimilitarismoa, nazioarteko egoera eta herrien elkartasuna
Beraz, bederatzi gai ardatz hauei edozein motatako ekarpenak(tailerrak, mintegiak,...) egiteko epea luzatu egiten da maiatzak 25 arte. Egun hau izango da ekarpenak egiteko azken eguna eta ondoren jasotzen direnak ez dira kontutan hartuko, gaurko asanbladak horrela erabakita. Maiatzak 25 bitartean jasotako ekarpen guztiekin, behin betiko egitaraua finkatuko da maiatzaren 29an, 19:00tan Joxemi Zumalabe Fundazioan egingo den bileran(Helbidea: ametzagaina kalea, 19 behea. Egia auzoan, Donostian). Bilera hau parte hartu nahi duen orori irekita dago; hala ere, azpimarratu behar da, bilera honetan bermatu behar dela gai ardatz bakoitzean ekarpenak jasotzen ari den pertsona edo taldearen partehartzea.
3.2.Komunikazio batzordea.
Batzorde honetan emandako urratsak aipatzen dira. Dagoeneko WEB gune bat osatu da, helbidea: www.ehgf.org WEB gune honen erabilera, funtzio eta edukietaz honako gauzak aipatzen dira. Alde batetik, bertan sartuko dira Foroaren aurkezpena, Topaketaren egitaraua, inskripzioari buruzko informazioa, gai ardatz bakoitzerako tarte bat. Beste aldetik, ikusi ondoren ze fruitu eman dituen beste WEB guneetan, edozeinek idatzi ahal izatea edozein modutan, erabaki da ez bihurtzea WEB gunea bakoitzaren harrikadentzako espazioa bat eta nolabaiteko seriotasuna bermatzea.
Aipatzen da ere, Foroaren logo proposamenak WEB gunean ikusgai daudela eta 7-10 egunetan erabaki behar dela zein den babes gehien lortzen duen proposamena. PROZEDURA LOGOA ERABAKITZEKO: logoak ikusi ondoren bakoitzak bozkatu dezala ze logoren alde dagoen adieraziz posta elektroniko bat bidaliz Joxemi Zumalabe Fundaziora. Bertan jaso diren erantzun guztien zenbaketa egin ondoren, babes gehien duen logoa Euskal Herriko Gizarte Foroaren logoa izatera pasako da.
Bestalde, komunikazio kanpainaren barruan propagandaren diseinuaz arduratuko den norbait behar da. Ipes-Gite taldea arduratuko da.
3.3.Azpiegitura eta finantziazio batzordea.
Lehendabiziko Topaketaren lekuari dagokionez, landu diren aukera ezberdinen errepasoa egiten da: unibertsitateko kanpusak, Eibarko Unibertsitate Laborala, Sakanako herriren bat, Gasteizko Koldo Mitxelena ikastetxea. Aukera ezberdinak baloratu ondoren, lehentasunak finkatu dira; hain zuzen ere, Koldo Mitxelena ikastetxeko azpiegituretan egitea izango da lehentasuna. Aukera hau gauzatuko ez balitz Eibarko Unibertsitate Laboralean izango litzateke. Finantziazioari dagokionez, aurrekontu zirriborro bat egin da eta aurrekontu horri aurre egiteko planteamendu bat luzatu da. Planteamendu honen arabera aurrekontuaren %60ª instituzioei finantziazioa eskatuz izango litzateke; beste %40ª autofinantziazioaren bitartez. Instituzioei finantziazioa eskatzeko orduan, eztabaida eman ondoren bide hori egokitzat jotzen da, baldin eta finantziazio horren trukean onartezinezko baldintzarik jartzen ez duten bitartean. Autofinantziazioaren atalean, batetik, izen ematearekin batera diru bat eskatzea ikusten da: 5€ diru sarrerarik ez dutenei, 15€ soldata bat dutenei. Bestetik, kamisetak ateratzea aurreikusten da. Kamiseta bakoitzean 4€tako etekin garbiarekin, 2000 kamiseta aterako lirateke. Kamiseta guzti hauek parte hartzen ari diren taldeen artean banatuko lirateke, talde bakoitzak saldu beharko lituzkeen kamiseten dirua aurreratuz eta bere gain hartuz kamiseta horien salmenta. Gauzak horrela, bilera 14:30tan amaitzen da.