Bestelako
Euskal Herria Beharrezkoa da!!
EKAINAREN 7an EHGFren BILERAren AKTA
PARTEHARTZAILEAK:
Batzarraren
hasieran ez da rondarik egin, eta zehazki jaso gabe geratu da, talde
bakoitzaren ordezkaritza.
1.- Lan batzorde
bakoitzak egindakoa eta aurrera begirakoak.
1.1.
Topaketaren
egitaraua.
*Konferentzia.
Hartu den erabakia honakoa da: 1) Neoliberalismoa mundu mailan kokatzeko bere arlo sozioekonomikoan, hizlaria: Michel Husson 2) Neoliberalismoa mundu mailan kokatzeko bere arlo soziopolitikoan, hizlaria: Marcelo Calfuquir. 3) Neoliberalismoa Euskal Herrian kokatzeko bere arlo sozioekonomikoan, hizlaria: Yolanda Jubeto. 4) Neoliberalismoa Euskal Herrian kokatzeko bere arlo soziopolitikoan, hizlaria: Mario Zubiaga.
*Manifestazioa: leloa.
Eztabaida bat eman ondoren, manifestazioaren leloa, zein topaketarena
erabaki zen honakoa izatea:
Bestalako Euskal Herri bat beharrezkoa da.
Otra Euskal Herria es necesaria.
*Gai ardatz bakoitzeko egitaraua.
Puntu honen aurrean erabaki
hauek hartu dira:
-
Tailer bakoitzean moderatzaile bat eta aktalari bat. Honetaz gain, gai
ardatz bakoitzaren barnean asetuko dira beharrezkoak diren materialak.
-
Gai ardatzetako koordinatzaileek ekainaren 14rako zehaztu beharko dute gai
ardatz bakoitzeko egitarau zehatza, zehaztuz zenbat gela beharko diren, tailer
bakoitzaren ordutegia, zein tailer bakoitzeko antolamendua(hizlariak,...). Prest
dutenean Fundaizora bidaliko dute.
*Gai ardatz bakoitzeko asanblada: koordinatzaileek
lotuko dute moderatzaile bat eta aktagile bat asanblada bakoitzeko
*Igandeko plenarioa.
Igandeko plenarioaren egitarau zehatza, batez ere metodologiari dagokionez, zein mahaian egongo diren moderatzaileak, eszenografia... lan talde bat antolatua da, eta horretaz arduratuko da
Honekin batera onartzen da ere, plenario honi begira bakoitzak dituen sare eta harremanak erabiliz beste lurraldeetako talde eta eragileen agurra eskatzea, agurra Euskal Herriko Gizarte Foroari zuzendutako hain zuzen ere. Modu honetan jasotako agurrak irakurri ahal izateko igandeko plenarioan, eta agurra asko jaso badira aukeraketa bat eginda.
*Egiteko geratzen diren lanen
banaketa:
-
Ostiralean 16tatik 17etara izen emateko mahaian: 5
pertsona. Sindikatuen esku
geratzen da, bakoitzetik bat.
-
Larunbatean 9etatik 10etara izen emateko mahaian: 10
pertsona. Komite
Internazionalistak eta Askapenaren esku geratzen da.
-
Harrera materialerako karpetak prestatzeko taldea: 5
pertsona. Gazte kolektiboen
esku geratzen da.
1.2.
Komunikazio
batzordea.
*Beste prentsaurreko batetarako
proposamena.
Eztabaida eman ondoren, beste prentsaurreko bat antolatuko da I. Topaketaren egitarau zehatza azaltzeko. Era berean, Iruñean egitea erabakitzen da, ekainaren 20an goizeko 11:00tan.
*Triptikoa.
Banaketa kopuru aldetik beherago agertzen den moduan egingo da eta aipatu lekuetan egongo dira herrialde bakoitzeko taldeen esku, bakoitzaren sare eta esparrutan zabaltzeko asmoz.
Banaketa: 1)Gipuzkoan 1000:
Joxemi Zumalabe Fundazioan(ametzagaina 19, behea. Egia auzoan).
2)Bizkaian 1200: Ipesen(Ronda kalea 25, 1ª. Bilbo).
3)Araban 800: Askapenako lokalean(Cuchilleria 15, behea. Gasteiz). 4) Nafarroa 1000: Zabaldi Elkartasun Etxean(Nabarreria 25. Iruñea). 5) Iparralde 300:
LABeko bulegoan. Bestalde, beste 3500 posta arruntaz bidaliko dira.
*Kartela.
- Banaketa: herrialde
bakoitzean, triptikoak egongo diren leku berberetan..
*Bozeramaletzak: irratiak, komunikabide
idatziak.
- Herrialde bakoitzean pare bat
pertsona hautatu da, hizkuntza eta genero irizpideak kontutan hartuta, deituko
dituzteen irratiekin elkarrizketak egiteko.
1.3.
Azpiegitura
eta finantziazio batzordea.
*Izen ematea.
Aipatu
epeetan eta prezioetan, honako kontu korrentean:
EUSKADIKO
KUTXA: 3035 0195 28 1951016836
*Kamisetak.
Kamiseten
dirua sartzeko azken eguna ekainak 26. Dirua izen emateko kontu korrente berdinean
sartu behar da.
*Dirulaguntzak.
Egindako gestioetaz informazioa pasatzen da eta
hitzez jasotako erantzunena ere.
*Topaketaren lekuak.
Ostiraleko zein igandeko saioak Europa Jauregian
izango dira eta larunbateko zati garrantzitsuena Koldo Mitxelena ikastetxeetan,
egun honetan zenbait tailer Europa Jauregian izan daitezke.
*Beste batzar bat antolatzearen egokitasunaz.
Ez zela behar beste asanblada bat egitea erabaki zen.
*Gasteizko
brigada: Gasteizko taldeekin
taldetxo bat osatu da, manifestazioaren inguruko lanak, baimenak, ekitaldi
kulturalerako beharrak...
Besterik gabe, batzarra bukatutzat eman da eguerdiko
14etan.