GAZTERIAREN GAI ARDATZA:
a)
Mintegiak:
1-
Gazteria eta gure esparru komunikatiboaren eraikuntza: Gazteoi zuzenduriko bitarteko komunikatibo alternatiboen beharra
aztertu eta sorturik dauden horiek nola bultzatu. Balio aurrerakoien
transmisiorako eta euskal kulturaren garapenerako ezinbesteko bitartekoen beharra aztertu. GAZTE
SAREA.
2-
Gazteria eta Euskal
Herriaren zapalkuntza: Gure herriaren ukapen eta zapalkuntza behin betiko bukatzeko
gazteriak jokatu beharreko papera. Sistemaren zapalkuntza gehien
jasaten duen gizarte sektoretik egoerari alternatibak
eskaini.
SEGI.
3- Euskal gazte mugimendua: Erronkak.:
Egungo egoeraren azterketarekin batera, etorkizunean gazte mugimenduak eman beharko dituen urratsen
inguruan eztabaidatu: antolaketa ereduak, borrokak,… (Hemen txertatu Gazteria eta
Euskal Herriaren zapalkuntza gai proposamena?) SEGI.
4- Gazteok eta beste astialdi eredu baten eraikuntza: Egungo astialdi eredu atzerakoiari (kontsumista (maila guztietan), asteburuetara
eta gauetara mugaturik,…) bestelako bideak, irtenbideak... aurkezteko gunea. Astialdi eredu euskaldun, gazte
eta aurrerakoiaren bila. SEGI.
5- Hainbat esparrutan parte hartzeko beharra
jakinarazi gazteei, zenbait gairi berriz ere heltzeko beharra aipatuz:
militantzia, konpromisoa eta eraldatzerako beharrezkoa den gizarte
parte-hartzea. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.
6- Proposamen berria: Lan
eta gizarte prekarietateari eta honen ondorioei aurre egin beharra.
Mintegia: LAB Gazteak, ELA, Duina Koordinadora, Euskadiko Gazteriaren
Kontseilua.
Hurrengo lau proposamenak batzearen ondorioz:
-
Emantzipazio gaiaren inguruan irtenbideak proposatu,
bizi-baldintza duinagoak izateko beharra aldarrikatuz. Euskadiko Gazteriaren
Kontseilua.
-
Sindikatu
eta gazteen arteko itun eraginkor baterako oinarriak eta bitartekoak. Proposamena: Sindikatu eta gazte eragileen arteko gazteen
eztabaida bat egin, bakoitzak bere esparrutik baina gazteriaren errealitatean oinarrituta, itun horren
bidean eman beharreko urratsak eztabaidatzeko. LAB Gazteak.
-
Gazteria
eta lan baldintzak: Egun inposatzen zaizkigun lan baldintzak iraultzeko
gazteriak egin beharreko lanaren inguruan gogoeta egin eta ekimen praktikoak garatu ahal izateko eztabaida. DUINA KOORDINAKUNDEA.
-
“Lan eta Gizarte Prekarietatea” da Gazteriaren barruan garatzeko gai proposamena: Gazteok egun ditugun arazorik larrienak lanaren egoerarekin eta lan baldintzekin du lotura zuzena, lanaren eta lan baldintzen prekarietateak eragina duelako gure bizitzaren antolaketarekin, emantzipatzeko eta bizitza propioa eratzeko aukerarekin. ELA.
b) Egitaraua eta
antolaketa:
6 tailer daude:
-
Gazte Sarea (1): Bi lan
taldetan banatuko da (bi gela, beraz)
-
Segiren biak (2,3,4) eta EGKrena (5). 2-3 ordukoak eta gela bat bakoitzak.
-
LAB, ELA, Duina eta EGK
(6): Gela bat eta goiz eta arratsaldez.
Larunbaterako
ordutegia:
|
Gela 1 |
Gela 2 |
Gela 3 |
|
|
10:00/13:00 |
6 |
2 |
4 |
|
|
12:00/15:00 |
6 |
3 |
5 |
|
|
15:00/17:30 |
6 |
1 |
1 |
|
|
18:00/19:30 |
Osoko bilkura orokorra
|
|||