![]()
EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROAREN BATZARRA: 03-11-22
AGURAIN.
PARTEHARTZAILEAK: ELA, Askapena, EHE, Batasuna, Arangoitiko Euskal Txokoa, Gernika
Batzordea, Drogak Eragindakoen Elkartea, Elkarkidetza, Banitz, Herrien Liga, Rcade,
SEADen lagunak, Komite Internazionalistak, ESK, Ipes-Gite, EHko Giza Eskubideen
Behatokia, Eguzki.
1.- GAURKO BILERAREN GAI ORDENAREN ETA
METODOLOGIAREN ONARPENA
Bileraren helburuak finkatu dira eta horren araberako gai
ordena eta metodologia. Horrekin batera Eztabaida Gune Nazionalak gaurko
bilerarako tarte bat eskatu du, bertan bildutako eragileei antolatu duten
ekimena azaltzeko.
2.- EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROKO II.
TOPAKETAREN ANTOLAKETARUNTZ/
2.1. Foroa jarduteko oinarriaren
inguruko eztabaida: alderdi politikoen partehartzea./
Dinamizazioaren aldetik gai hau kokatu da, lehengo urteko
eztabaida berberaren emaitzak eta hartutako konpromezuak gogoratuz.
Iritzitarako ronda bat ireki da ondoren, honakoak bilduz:
-Aipatu du alderdien partehartzea Foroaren antolaketa
fasean berplanteatu nahiko luketela. Ez eztabaida amaigabe bat planteatzeko,
baizik eta gutxienez alderdi politikoek baloratu eta hausnartu dezaten
Mugimendu Sozialen Foro batean daudela.
-Aurrekoari erantzunez aipatu du eztabaida hau sakona eta
korapilatsua dela. Edozein kasutan ez direla inongo dinamikaren oztopatzaile
izango esan du. Halaber, horrelako neurriak ikusten den dinamika ez zilegiaren
aurrean hartu beharko liratekeela dio; adibidez, erabakiak hartzeko momentuan
antolakunde horretako militantzia mugitu badute jokuan dagoen erabakiari
norabide zehatz bat emateko; edo Foroa sinbolikoki kapitalizatu nahi badu. Bere
ustetan, ez dago horrelakorik esaterik bere taldearen jardunaz. Hala ere,
aurreko iritziak eskatzen zuen balorazioa eta hausnarketa burutzeko konpromezua
beregain hartu du.
-Foroan parte hartzen eta gaurko bileran ez dauden
bestelako alderdiei, JZFak helaraziko die aipatu planteamendu hauek.
2.2. Komunikazio lan
taldearen funtzioak eta osaketa
Jaso diren ekarpenen laburpena egin da eztabaidari
hasiera emateko. Ekarpenen funtsa nagusiarekin adostasuna egon da. Labur bilduz
hauek izan dira iritzi aipagarrienak:
-Harreman sarearen lanketa garrantzitsua da eta
lehentasunezkoa. Harreman sarea zabaltzeko zereginetan egongo direnak nahitaez
talde anitza izan beharko du. Harreman sarea indartzeko taldearen zereginen
artean, topaketaren antolaketa fasera gonbidatu, topaketa bertara gonbidatu edo
talde txikiak tailerren antolaketarako erreztasunak eman, besteak beste.
-WEB gunea ez litzateke eztabaida gune batean bihurtu
beharko, eztabaida horiek asanbladetako aurrez-aurreko eztabaidak izan beharko
lirateke. WEB guneak orain arte bezala informazioa zabaltzeko gunea izan
beharko luke, partaide honen iritziz.
Komunikazio lan taldeari dagokionez, aurrera begira
honakoa erabaki da: lan talde honen bilera ireki bat antolatuko da abenduaren
4ean ekologistak Martxan-eko lokalean(Pelota kalea, 5 Bilbo), bertan parte
hartzeko edozein talde edo pertsonari gonbitea luzatuz.
Bilera honen zeregina izango da: jasotako ekarpenak
aintzat hartuz lan talde honen zeregin zehatzen lanketa, ondoren lanketa hau
EHGFko asanbladan eztabaidatu eta onespena jasotzeko. Bilbon antolatuko den
bilera honek bere helburuak beteko dituela bermatzeko arduradun batzuk finkatu
dira.
2.3. Azpiegitura eta finantziazio lan taldearen funtzioak eta osaketa.
Komunikazio lan taldearekin gertatu den bezala, jasotako
ekarpenak aintzat hartuz lan talde honen zeregin zehatzen lanketa burutzeko bilera
irekia egingo da. Ondoren lanketa hau EHGFko asanbladan eztabaidatu eta komisio
honen lan ildoa erabakitzeko.
Bilera honen hitzordua ez da oraindik finkatu. Bilera
honen emaitzak onak bermatzeko arduradun batzuk finkatu dira.
2.4. Egitaraua osatzeko asanbladaren inguruan
Aipatu da egitaraua osatzeko lanak duten
garrantziarengatik ezin dela lan batzorde batean aurrera eraman. Hori dela eta,
asanblada orokor batean landu behar dela aipatu da luze eta zabal, nahiko era
monografikoan. Beraz, hurrengo asanbladaren gai nagusia hauxe izatea erabaki
da, eta bilera horri begira ekarpenak jasotzeko fitxa moduko bat osatuko du
JZFk.
2.5. II. Topaketaren data eta lekua.
Dataren inguruan iritsi ezberdin jaso dira.
Dinamizazioaren aldetik eta egondako ekarpenak aztertu ondoren maiatzean
burutzeko aukera aurkeztu da. Era guztietako iritsiak jaso dira:
-Data jartzea gauzak ondo landu eta lotu gabe akats larri
bat izango litzatekeela dio. Ondorioz, logikoagoa ikusten du lehendabizi lanak
ondo burutu eta ondoren data zehaztu.
-Antolaketa irizpideak oso errespetagarriak badira ere,
testuingurua garrantzitsua dela dio. Aipatu testuinguru hau Europear
Konstituzioarengatik baldintzatuta egongo da eta iritzi mediatikoa egongo
denez, komenigarritzat jotzen du Mugimendu Sozialak eztabaida burutzea eta bere
ahotsa gizarteratu dezaten otsaila inguruan burutzea II. Topaketa.
-Aipatzen du data referentzi bat edukitzea ondo dagoela
ez larregi relajatzeko eta indarrak aktibatzeko, baina data zehatza egiten den
lanaren arabera finkatu behar dela. Honetaz gain, bere ustez, EHGF banatu
beharko litzateke Konstituzio Europearraren eztabaidaz; izan ere, erakunde
bakoitzak aukera onak izango baititu aipatu gaia lantzeko.
-Aipatu du maiatzean beste erronka batzuk daudela eta ez dela
data egokiena. Hilabete horretan Langileen egunaz gain, maiatzak 9rako
mobilizazioa dagoela gogoratu du.
-Hurrengo urtean egongo den gaia Europakoa dela dio eta
EHGFa marko egokia dela eztabaida soziala emateko. Arazoa ez dela data kontua,
baizik eta Foroaz dauden ikuspegi ezberdinak. Hori esanda, maiatza baina
lehenago egitea proposatu du.
LABURBILDUZ: Aurreratzen den lanaren arabera finkatuko da
II. Topaketaren data. Maiatzako erreferentzia ez egotea aipatu da; izan ere,
batzuk maiatza baino lehenago burutu nahiko luketelako eta beste batzuk maiatza
baino beranduago.
3. EUROPAKO GIZARTE MUGIMENDUEN ASANBLADAKO
DEIA ETA GU.
Egon diren bi proposamenak azaldu dira. Eztabaida izanda
ea horrelako deien jarraipena EHGFko asanbladatik egin behar zen, edo beste
dinamika eta marko batetik erantzun behar zaien.
Eztabaidan sakondu ondoren hauxe erabaki da: Pariseko
deialdia aztertzeko Mugimendu Sozialen Asanblada batetarako deia luzatzea,
bertan eta zeregin horretarako sortutako marko horretan eztabaida emateko.
4.- HURRENGO BATZARRARAKO DATA ETA
GAIAK.
Hurrengo bileraren gai nagusia II. Topaketaren
egitarauaren lanketa izango da.
Horretarako akta honekin batera ekarpenak egiteko fitxa bat bidaliko zaie
partaide guztiei. Hortaz gain, komunikazio eta azpiegitura-finantziazio lan
taldeek landu dutena eztabaidatu eta aztertuko da.
Hurrengo bileraren data berriz, bi proposamen egon dira,
bata abenduaren 20koa eta bestea urtarrilaren 11koa. Bata eta bestearen aldeko argudioak
entzun dira. Adostasunik ez da egon, aukera bakoitzaren alde zegoen partaide
kopurua kontutan hartu da eta oso berdintsua zenez, azkenean konponbide hau
erabaki da: egiten den lanaren arabera, jasotzen diren ekarpenen arabera, mahai
gaineratzen den mamiaren
arabera,komunikazio eta azpiegitura lan komisioek aurreratu duten lanaren
arabera, bilera batean edo bestean izango da. Hau da, abenduaren 20rako
pulamentuzko bilera antolatu badaiteke, egun horretan izango da. Bestela
urtarrilaren 11n. Aspektu hauek baloratzea JZFren esku geratzen da.
5.- EKIMEN BATEN AURKEZPENERAKO TARTEA.
Eztabaida Gune Nazionaleko bi partaide agertu dira
beraien egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko eta ekimen horretan parte
hartzeko gonbitea luzatuz.
Modu honetan 13:40tan bilera amaitutzat ematen da.