EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROAREN BATZARRA(2003-10-18): BILERAREN AKTA

1.BILERAREN AURKEZPENA ETA KOKAPENA.

Gaurko bileraren kokapena egin da, kurtso berri honetan egin den ibilbidea azpimarratuz; hau da, I.  Topaketatik hona egindako lana. Modu berean, gaurko bileraren zioak proposatu dira.

 

2. BILERAREN GAI ORDENA ETA METODOLOGIAREN ONARPENA.

Aipatu helburu horiek betetzeko bileraren gai ordena eta metodologia proposatu da. Berau onartua izan da. Aurrez partaide batek bilera 13:30etarako bukatzea proposatu du, eta horrela onartu da asanbladaren aldetik.

 

3. BILDUTAKO PROPOSAMENEN AURKEZPENA.

Atal honetan bildu diren proposamen guztien aurkezpenerako txanda izan da.Proposamena bidali eta bertaratu ez direnen kasuan Fundazioak egin du proposamenaren aurkezpen laburtua.

 

Proposamen ezberdinak proposamen fitxa ezberdinetan jasoak eta EHGFko partaide guztien artean banatuak izan dira.

 

4. PROPOSAMEN GUZTIEK KOMUNEAN DUTENAREN OINARRI KOMUNA.

Proposamen guztiak aurkeztu ondoren amankomunean duten oinarria aztertzera pasa da.Batzuk Foroaren ohiko funtzionamenduari zuzendutako ekarpenak dira, besteak hurrengo topaketa baten antolakuntzari begirako ekarpenak.Edozein kasutan, Jaso diren proposamenak hiru multzotan sailkatu daitezkeela aipatu da bileraren dinamizazioaren aldetik:

 

-Hurrengo topaketaren antolakuntzarako gai orokor, testuinguru orokor bat topaketa minimoki kokatua egoteko planteatzen duten ekarpenak, batetik.

-Bestetik, kurtsoan zehar topaketa monografiko txikiagoak egitea planteatzen duten ekarpenak daude.

-Azkenik, urteko topaketa testuinguru jakinik gabe egitea planteatzen duten ekarpenak.

 

Sailkapen honen aurrean bildutakoei hitza eman zaie, galdetuz ea ze punturaino proposamen ezberdinak osagarriak izan daitezkeen.

 

Hona hemen jaso diren iritzi ezberdinak:

-        Partaide honek azpimarratzen du hurrengo topaketari testuinguru orokor bat emateko gaiak zehaztu beharko liratekeela. Iruditzen zaio globalizazioak Europan martxan dituen prozesuak gaitzat hartzea topaketa kokatuko lukeela eta ez lukeela inor topaketa horretatik kanpoan utziko.Bere ustetan ere, Foroaren eztabaidak eta proposamenak gizarteratzeko ardura ez da Foroaren asanbladarena, baizik eta Foroan parte hartzen ari diren taldeena.Horrenbestez, EHGFa eskualdeka antolatzeko proposamenaren aurka dago.

-        Beste partaide honen iritziz, beraiek egindako proposamena beste proposamenekiko osagarria da; hau da,testu ingurua duen esparrua uztartu daiteke testu ingurua zehatz bat ez duen esparruarekin.

-        Bere iritziz, globalizazioak Europan garatzen dituen prozesuak topaketaren testu ingurua izatea ez ditu langai posibleak mugatzen, malgutasunez hartuta zehaztu egiten ditu. Gai ardatz bakoitza bere dinamika propioa eduki dezan ahalbideratu behar da.

-        Partaide honek gogorarazten du I. Topaketaren leloa finkatzeko egon ziren zailtasunak, Foroko partaideen aniztasuna dela eta. Hau kontutan hartuta, lelo batetik gai zehatz bat planteatzera pasatzea ez zaio zuhurra iruditzen. Izan ere, Europaren kontua gai zehatz bat dela iruditzen baitzaio, eta ez testu inguru orokor posible bat.Bere ustez gai zehatzak direnak, gai horretan interesatuak diren taldeek landu eta garatu behar dute.

-        Partaide honen ustetan, globalizazio prozesua Europan prozesu orokor eta zabala da, aspektu ezberdin asko jasoaz eta ez da soilik europar konstituzioa. Bestalde, Foroaren asanblada honetatik ez genituzke gai ardatzen dinamika bultzatu behar.

-        Bere iritziz, globalizazioa Europan gai zabal eta orokorra da, datorren urtean jende guztiaren agendan sartuko dena; besteak beste, Europako Konstituzioaren gaia bertan dagoelako eta konstituzio horrek globalizazio prozesua Europan erregulatuko duelako. Hortik bere garrantzia. Hala ere, honek ez du suposatu behar gai ardatz ezberdinetan konstituzio honetaz aritu behar denik, ezta gutxiagorik ere.

-        Partaide honen iritziz, Gizarte Foroa eztabaidarako topaleku bat da eta topaketa horren markoa edo testu ingurua erreferentzi bat izan behar du, baina ezin ditu langaiak mugatu. Hau argituta, erreferentzi bat jarri daiteke.

Hortaz gain, berak ez lituzke monografikoak burutuko, urtean zehar interesaturikoen artean dezente egiten direla eta lukeela Foroaren zeregina izan behar.Aldiz, iruditzen zaio asanblada honetatik talde ezberdinen arteko sareak bultzatu beharko liratekeela.Bukatzeko, ez dago ados gai ardatzen funtzionamendu autonomoarekin.

 

-        Bere ustez, globalizazioa Europako eta Euskal Herriko  markoan gai orokorra da eta “inkluientea” da. Gaia, testu inguru, markoa, erreferentzia edo nahi den moduan deitzen dela ere, modu orokorrean eta malgutasunez hartu behar da. Gaia edo marko orokor horretara hurbiltzeko edozein modu onartzeko jarrera edukiko dugu, eta hori oso garrantzitsua da.

-        Partaide honen iritziz Europeko Konstituzioak globalizazio neoliberala erregulatzeko funtsezko tresna da eta hiritar guztioi eragingo digu. Ondorioz, gai orokor hau eztabaidatu behar dugula dio, mugimendu sozialok prozesu orokor honen aurrean definitu beharko garelako.

-        Partaide honek dioen moduan, globalizazioa Europan ez da gai berria beraientzat. Hala ere, ez lukete lehentasuna maila horretako prozesuetan jarriko; garrantzi gehiago luke honakoei ekitea: neoliberalismoa Euskal Herrian eta bertako politika hauen agente aktiboak, bildutako partaideen sarea indartzeko ekimenak burutzea, aurreko topaketaren ondorioak ateratzea edo itxi gabe dauden eztabaidei ekitea.

-        Partaide honen iritziz, Foroetako topaketak eragile sozial berrien aurrean aurkezpenak, entzuteko eta sareak egiteko balio dute. Bere ustez, Europako gaiak ez du dena jasotzen eta Europako gaiak hurrengo topaketaren testu inguru izan gabe ere, gai hau landu nahi duten taldeek lanketa ona burutuz gero Europako gaiak bere garrantzia edukiko du hurrengo topaketatan.

-         

5. ADOSTUTAKO OINARRI KOMUNA.

 Hona hemen  eztabaida honen ondorioz adostu dena:

-Sartu berri garen ikasturte honetan EHGFren II. Topaketa antolatzea.

-II. Topaketaren referentzi markoa malgutasunez ulertuta, beti ere: globalizazioa, Europa eta Euskal Herria.

-II. Topaketa honetan arreta berezia jarriko da bildutakoen sare sozialak indartzeko.

-II. Topaketa honen gai ardatzak finkatzeko orduan, aurreko topaketan emandako eztabaida eta egindako lanaz baliatuz, I. Topaketan landutakoak izango dira oinarri. Hala ere, garbi utzi da berriak proposatuz gero bere lekua edukiko luketela.Edo alderantziz, aurrekoan landu zen gai ardatzen bat II. Topaketan ez badago inor berau lantzeko grinarekin, gai ardatz hori “erori” egingo litzateke.

-Hurrengo bileretan II. Topaketa hori aurrera eramateko antolakuntza orokorra eztabaidatu eta landuko da: ikusten diren beharrezko komisioak,hauen osaketa, funtzioak, funtzionamendua...; II. Topaketaren data; II. Topaketaren lekua; talde ezberdinen sareak osatzeko eta trinkotzeko proposamenak.

 

6. BILERAREN EMAITZEN ARABERA BEREHALAKO ZEREGINAK.

Hurrengo bileraren helburua aipatu II. Topaketa horren antolakuntza orokorra eztabaidatu eta lantzea izango da. Horretarako gaurko bileraren aktarekin batera, partaide guztiei fitxa bat bidaliko zaie.Fitxa honetan II. Topaketaren antolakuntzarako beharrezkoak diren aspektu ezberdinen inguruan ekarpenak egiteko aukera izango da. Segidan, jaso diren ekarpen guztiak kontutan hartuta, Fundazioak oinarrizko proposamena eratuko du finkatu den hurrengo bilerari begira. Hurrengo bilera hau azaroaren 22an izango da.

 

Hona hemen modu argiago batean, hurrengo bilera bitartean eskuartean ditugun zereginak:

 

 NOIZKO

ZER

NORK

Urriak

24

Egindako bileraren akta eta ekarpenetarako fitxa bidali

J.Z.F.

Azaroak

7

“II. Topaketaren antolakuntza orokorrerako” ekarpen fitxa beteta Joxemi Zumalabe Fundaziora bidali.

EHGFko ERAGILEAK

Azaroak

10

Bildutako ekarpen fitxa guztiak EHGFko eragile guztiei banatu.

J.Z.F.

Azaroak

17

Bildutako ekarpen guztiekin “colage” bat antolatu, hurrengo bilerako abiapuntua izateko.Honekin batera “colage” hau EHGFko eragile guztiei banatu.

J.Z.F.

Azaroak

22

EHGFren hurrengo bilera.

Denok

 

 

 

Egutegi hau adostuz bilera amaitutzat eman zen eguerdiko 13:30tan.