EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROKO BATZARRAREN AKTA: 2004ko apirilaren 17

 

PARTEHARTZAILEAK: Lurra, Elkartzen, Bilgune Feminista, Herrien Liga, Garaipen, LAB, Auzotarrok, Indymedia, Komite Internazionalistak, ELA, STEE-EILAS, Zutik, Amnistia Internacional, EHE, Gernika Batzordea, DEE, Askapena, CCOO, Rcde

 

EHFS II topaketak aurtengo maiatzaren 14, 15, 16an egitea erabaki bagenuen ere aurreko bileratik hona azpiegiturari dagokionez ezer gutxi aurreratu da. Data mantentzearen zalantza sortzen da eta gai ardatzen informazioa mahai gainean jartzea proposatzen da.

 

Gai ardatz batzuk landuta daukate eta beste batzuk ez, ekarpen kantitatea orokorrean txikia da, eta prozesua parte hartzen ari diren eragileen kantitatea ere txikia da. Gai ardatz batzuen arduradunak ez daude bileran.

 

Eztabaida sortzen da ea material edo gai nahikoa dagoen, ea partehartzea nahikoa den edo ez, ea azpiegituraren zereginak egiteko denbora nahikoa dagoen edo ez. Batzuk orain arte egin den lanari zor zaion errespetuagatik aurrera jarraitzea eskatzen dute, beste batzuk ordez ez dute argi ikusten.

 

Galdera bat zabaltzen da: ea zergatik egon den parte hartze txikiagoa aurten, ea zergatik ekarpen gutxiago jaso diren. Batzuk diote Europako Kartaren gaia herri mugimenduan ez dagoela mamitua eta Foroak egingo duenaren zain egon daitezkeela.

 

Eragile batek Proposatu du maiatzaren 15an egun bateko jarduna antolatzea eta Foroa udazkenerako uztea. Batzuk proposamen hau ez dute ontzat ematen, ez dute uste udazkenerako uzteagatik jende gehiago joango denik, bilera guztietan gauza beretaz eztabaidatzen dugulako eta hartutako erabakiak ez ditugulako errespetatzen. Udaran taldeak gelditzen direlako.

Bozketa egin dugu: 9 boto proposamenaren alde, 4 boto maiatzean mantentzearen alde, 5 abstentzio.

 

Eztabaidatzen da 15koari zein forma eman. Goizez Europari buruzko eztabaida (gai ardatzetan edo plenarioan) eta arratsaldez udazkeneko foroaren topaketa antolatzeko lan bilera. Egun horretarako sare soziala gaur egun baino askoz zabalagoa izan beharko luke. Hilabete honetan sarea zabaltzea lortu behar dugu.

 

Bi batzorde sortzen dira: azpiegitura (LAB, BF, KI eta ELA) eta egitaraua (Askapena, EHE, Zutik, ELA eta Gai Ardatzen arduradunak). Batzorde hauetan maiatzak 15eko jarduna antolatuko da eta udazkenekoaren plangintza prestatuko da.

 

Azkenik adostu da hurrengo bileraren data maiatzaren 8a izatea. Bilera hau maiatzak 15ean egingo den jardunaldiari onarpena emateko izango da. .