EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROKO BATZARRAREN AKTA: 2004ko MARTXOAREN 13ª.

 

PARTEHARTZAILEAK: Harresiak Apurtuz, Eraikuntza, Euskalkidetza, Lurra, Elkartzen, Bilgune Feminista, Herrien Liga, Segi, LAB, Auzotarrak, Behatokia, Komite Internazionalistak, Setem, Amnistia Internacional, EHE, Gernika Batzordea, DEE, Askapena

 

1.     GAI ORDENA ETA METODOLOGIAREN ONARPENA

 

2.     GAI ARDATZEN ERREPASOA

 

 

2.1.          INMIGRAZIOA: ez du ulertzen zergatik ONGen koordinadora ez dagoen Nazioartearen Gai Ardatzan (GA). Beraiek lantzen ari diren gai batzuk beste GA-etan entzundako gai berberak dira, horrelako arazoak GA-en artean adostea proposatu du. Beraiek landu nahi dituzten gaiak: codesarrollo, heziketa eta kultura, elkartzeko guneak eta sareak, etorkinentzat boto eskubidea, udaletxeek poliziari zentsoaren datuak ez ematea... Hitzaldietaz gain tailerrak proposatuko dituzte, elkar ezagutu eta disfrutatzeko. Euskararen gaia oso garrantzitsutzat jotzen dute ere.

 

2.2.          AUTODETERMINAZIOA: iaz ibilitako 4-5 talde elkartu dira, Gai Ardatza osatzeko ahaleginetan dabiltza. Duten kezka: parte hartzea nola handitu, talde dinamika egokiak ezagutzea eskertuko lukete. Eztabaidari garrantzia eman eta magristraltasunari kendu behar zaiola pentsatzen dute. Honi buruzko hausnarketa, GA-etan erabiliko den metodologia. Eta gai komunak nola landu pentsatu behar da. Lantzen ari diren gaiak: hiritartasuna eta naziotasuna Europako konstituzioari begira, estatu gabeko nazioak...

 

2.3.          LURRA: Foroan parte hartzea erabaki dute. Lurrarekin Solasean liburua egiteko 100 talde inguru elkartu ziren eta horiengana joko dute. Gaia: liburuan azaltzen dena praktikan nola landu litzateke. Interesatzen zaizkien gaiak: lurralde antolaketa, osasuna eta sozioekonomiaren gaiaren barruan etxebizitzaren gaiari garrantzia ematen diote.

 

2.4.          SOZIOEKONOMIA: iaz parte hartu zutenekin kontaktua egin dute, hemendik aurrera bestelako talde txikiak parte hartzea bultzatu nahi dute. Ekarpen gutxi jaso dute. Euskal Begia: impacto de las transnacionales, Elkartzen: acuerdo estratégico europeo 2000-2010. RCADE: deuda externa.

 

2.5.          FEMINISMO: hurrengo astean bilera bat egingo dute. Oraingoz jaso duten ekarpen bakarra Emakume Internazionalistak: eskubideei buruz.

 

2.6.          ESKUBIDE ZIBILAK ETA ASKATASUN DEMOKRATIKOAK: egitarauaren zirriborroarekin jende gehiago erakarri nahi dute. Dagoeneko azaleratu diren gaien artean:  Europako Konstituzioa dela-eta eskubide eta askatasun demokratikoen egoera; drogen legalizazioa.

 

2.7.          GAZTERIA:  hiru talde elkartzen dira. Goizean hezkuntza eta bizi baldintzen gaia jorratu nahi dituzte eta arratsaldean beste gai ardatzetara jotzeko asmoa dute: hizkuntza, hezkuntza eta sozioekonomia.

 

2.8.          NAZIOARTEA: Hegoaldeko lau hiriburuetan egindako bileretara iazko taldeez gain beste batzuk deitu dituzte. Donostian eta Iruñean emaitza ez da oso aberatsa izan, Gasteizen hobeto. Proposamenak: Europako eragin ekonomikoa Amerika latinan, Kanpo zorra (Rcade),  militarismoaren eredua, kooperazio eredua, Europako nazioen arteko harreman eredua (Askapena). Gai Ardatzen antolaketari dagokionez Nazioartea eta Globalizazioaren instituzioen gaiak batzea proposatu dute. Bestalde zalantzak sortzen dira gai batzuk GA ezberdinetan jorratzekoak direlako.

 

2.9.          IDENTIDADEA:  kontseiluarekin harremana lantzen ari dira bertan euskalgintzako erakunde gehienak daudelako. Proposamenak: suntsipen estrategia eta honi nola aurre egin aztertu, Europako Kartan euskaldunen hizkuntz eskubideen zapalketa eta honen aurrean estrategia.

 

2.10.       TEKNOLOGI BERRIAK ETA MUGIMENDU SOZIALAK

Gai Ardatz berri bat sortzeko proposamena (Indymedia, Pititako...) teknologia berriak eta mugimendu sozialak. Bost eztabaida prestatzen ari dira: teknologi berrien eragina pertsonen arteko harremanetan, teknologiaren kontrola- gizartearen kontrola, alternatibak (software librea, euskaraz...). Onartu da.

 

3.     KOMUNIKAZIO BATZORDEAREN BILERA: Bere bileraren akta aurkeztu dute (bidalita dago). Guztiok atxikimenduak biltzen hastea garrantzitsua da.

 

4.     EHGFko  II. TOPAKETEN DATA

 

Proposamenetarako txanda bat ireki dugu eta hauexek dira:

·       apirilaren bukaeran: ekainean hauteskunde europarrak izango dira eta Foroaren gaia “Globalizazioa, Europa eta Euskal Herria” erabaki genuenez ekaina baino lehen egitea komeni zaigu.

·       Maiatzaren 14-15-16: Europako kartak euskal herriarengan izango duen eraginagatik

·       Apirila- maiatza: prozesua moteltzen ari delako

·       Maiatzaren hasiera: topaketaren helburuagatik

·       Uda eta gero: ez dago presarik eta gainera parte hartzea bermatu nahi badugu denbora gehiago behar da.

 

Proposamen hauei buruz jende guztiaren iritzia jasotzeko banan banako txandari ekin diogu:

- Maiatzean egingo dira Europako kartaren kontrako mobilizazioak eta erreferenduma ez da egingo, mugimendu sozial gehiago parte hartzea nahi badugu uda eta gero egin beharko genuke.

- Topaketak Europako kartaren aurrean gizartea sentsibilizatzeko balio behar du, besteak beste;  beraz, uda baino lehen izan behar du.

- Egia da partehartzea bultzatzeko denbora nahikoa izan behar dugula baina, medioek eta mobilizazioek gaia noiz gizarteratuko duten oso garrantzitsua da ere bai, beraz lehen bait lehen egin behar da.

- Orain arte egin dugun lan guztia kontutan hartuta, uda baino lehen.

- Udan desaktibazioa ematen delako: uda baino lehen

 

Aipatzen dira maiatzean data ezberdinak, eztabaida ematen da, azkenik adostasun oso zabalarekin maiatzaren 14,15,16an erabakitzen da.

 

Proposamen komunikatiboa: GA-en bilera orokor eta zentralizatu bat egitea

-        Gai ardatza bakoitzak bere egitaraua definitzeko

-        GA-en arduradunen koordinazio bilera: errepikatzen diren edo non sartu ez dakigun gaiekin zer egin eztabaidatzeko

-        Segidan asanblada egin behin betikoz gai ardatzen egitaraua onartzeko.

-        Prentsaurrekoa

 

Proposamena eztabaidatu eta adostasunez aurrera ateratzea erabakitzen da. Data eta toki egokiena: apirilaren 17an Bilboko La Bolsan. Beraz, proposamenak jasotzeko epea apirilaren 17ra arte berriz luzatu  dugu. Bilera horretarako gonbidapenak jadanik Foroan gauden taldeek zabalduko dugu, bestalde komunikazio batzordea prentsa ohar baten bidez zabalduko du.

 

Egitarauan azken orduko ponentziak sartzeko aukera  utzi behar dugu baina egitaraua antolatu behar dugu.

 

Bestalde gaurko bileraren emaitzarekin prentsa ohar bat bidaltzea erabaki da: atxikimenduena eta topaketen datak zabaltzeko. Eskatzen da martxoaren 20an eta maiatzaren 8an egongo diren mobilizazioetarako bileran daudenen atxikimendua adieraztea. Partaide guztiek onartzen dute, AI-k ezik (bere arauetako bat atxikimendua ez ematea delako).

 

4.- TOPAKETAREN EGITARAUA

 

Puntu honen eztabaidarako iazko programan oinarritu gara, orokorrean gauza berdinak egitea proposatzen da, mugimendu sozialen asanblada gehituta. Egin ziren gauzak hobetzea proposatzen da.

Adibidez:

-        hitzaldian hizlariez gain, gai ardatzen aurkezpena (pertsona batek edo 10), antzerki moduko zerbait. Hizlariarekin publikoa eztabaidatzeko denbora utzi behar da

-        Panelak edo standak jartzea proposatu dute: talde edo kolektiboena eta Munduko eta Europako foroen garapena islatzen dutenak.

-        Tarte bat eskaini Iparraldeko foroaren dinamika jakin dezagun.

-        Manifestazioa eta kultur ekintza batera joan behar dute baina agian egokiago da larunbatean egitea. Ordua ez da argi ikusten 5etan edo 7tan izan behar duen. Manifestaziorako arauak jarri behar dira. Proposamena: talde bakoitza gehienez pankarta bat eta bertan Foroaren logoa azaldu behar da .

-        Tokia hartzea lehen bait lehen egin behar da, presa handia dauka.

 

Beraz eztabaidaren ondoren partaide guztien adostasunez horrela definitu dugu egitaraua:

 


OSTIRAL GOIZEAN:

Koordinazio bilera

 

OSTIRAL ARRATSALDEAN:

Hitzaldia

Kultur jarduera

 

LARUNBATA GOIZEAN:

Gai ardatzak

 

LARUNBATA ARRATSALDEAN

Gai ardatzak

Manifestazioa- kultur jarduera

 

IGANDE GOIZEAN

Osoko bilkura

Amaiera hitzaldia

Amaiera ludikoa

 

IGANDE ARRATSALDEAN

Mugimendu sozialen asanblada (lan bilera)