EUSKAL HERRIKO GIZARTE FOROAREN BATZARRA
AGURAINGO ZINEMAN.
0.- PARTEHARTZAILEAK
LAB, Batasuna, Herrian Liga, Drogak
Eragindakoen Elkartea, KI, Banitz, ELA, Garaipen, Bilgune Feminista, Gernika
Batzordea, Auzotarrak, Askapena, EHE, Duina, Elkartzen.
1.- GAURKO BILERAREN GAI ORDENAREN ETA
METODOLOGIAREN ONARPENA
Gaurko bileraren gai ordena eta metodologia
onartu da aurkeztu den moduan.
2. II. TOPAKETAREN EGITARAUA OSATZEKO
TRESNAK ETA URRATSAK
¨ Gai ardatza koordinatuko duen taldea osatzeko irizpideak
Jaso diren ekarpenentan eta eztabaidan
adostasuna ageri da. Irizpide hauek paper bustian ez geratzeko puntu honetako
irizpideekin zein hurrengo puntuko irizpideekin gai ardatzen funtzionamendurako
DEKALOGO bat osatuko da, irizpide hauek momentu oro presente egoteko.
¨ Gai ardatzetako koordinazio taldeentzako funtzionamendu irizpideak.
Aurreko puntuan aipatu den gauza berbera
puntu honi dagokionez.
¨ Koordinazio talde hauek osatzeko arduradunak.
Gai ardatz bakoitzean koordinazio taldea
osatzeko eta adostutako irizpideen arabera funtzionatzeko ardurak banatu dira.
Gai ardatz hauetako koordinazio taldeak tailer, mintegi edo dena delakoaren
proposamenak jasotzen hasiko dira, nahiz eta gai ardatz horiek behin betikoak
ez izan.
Beraz, gai ardatzetako ardurak banatu dira
eta soilik bi gai ardatz geratu dira arduradunik gabe: autodeterminazioa eta
lurra, hain zuzen.
Fundazioa saiatuko da bi ardura horiek hitzartzen.
¨ Gai ardatza bera eta bere baitako egitarauaren antolaketaz.
Eman den lehenengo eztabaida honako hau
izan da: gai ardatz bakoitzak erabakiko du nola antolatu (espazio bakarra
eztabaidagai guztiak asanbladan lantzeko, edo simultaneoki espazio
ezberdinetan tailerrak, edo...)edo
EHGFko asanblada honek finkatuko du gai ardatzen funtzionamendua.
Bi aukera hauek defendatzeko argudioak
entzun dira: gai ardatzen autonomia mantendu behar dela, behetik gorako
funtzionamendu bat bermatuz, eta ondorioz, horrelako erabakiak gai ardatz
bakoitzeko asanbladetan hartu behar direla, batetik. Bestetik, horrelakoak
EHGFko asanblada hauetan hartu behar direla. Edozein kasutan, denak ados daude ekarpenak
jaso arte ezingo dela gai ardatzen antolakuntza eta definizioa zehaztu.
Eztabaida eman ondoren, azkenean erabaki da
gai ardatz bakoitzeko asanbladen baitan erabakitzea aspektu hauek, ekarpenak
jasotzeko epe itxi ondoren eta ekarpen horien oinarrian. Alegia, gai ardatz
bakoitzari autonomia ematen zaiola aipatutakoak finkatzeko.
Erabakia aipatutakoa izan arren eta argi
geratu arren aurrera begira non finkatuko diren aspektu hauek guztiak ,
asanblada honetan azaleratu ziren gai ardatzen
antolaketarako iritzi ezberdin, besteak beste iritsi hauek:
a)Gai ardatzen barne antolaketaren
inguruan
Aurreko foroaren balorazioan oinarrituz gai
ardatzak asanblada moduan egitea proposatzen da. Eztabaidari denbora gehiago
emanez eta hizlariarekiko galdera-erantzun dinamika apurtuz.
Hizlariekin dinamika baztertu. Ponentziak
elkartu, hasieran eman eta gero denbora eta garrantzia eztabaidari eman.
Baina ez da ahaztu behar batzuk agian
konferentzia eman nahi dutela edo tailerra...
Garrantzia elkartzeari eman. Behin,
ekarpenak jasotzeko epea amaitu denean gai ardatz horietako asanbladak gune
ezin egokiagoa da harreman sareak trinkotzeko, gai ardatza antolatzeko
elkarlanean oinarrituko bailitzateke trinkotze hori.
Ekarpenak jasotzeko epeekin serio izan
behar dugu, jartzen diren epeak errespetatuz, bestela pasan den urtekoa
errepikatuko da, eta gai ardatzen antolakuntza neurrigabe korapilduko da.
b)II. Topaketaren gai ardatzen inguruan
Auzitan dauden gai ardatzak: sozioekonomia
bitan banatu eta gazteria eta emakumea desagertzea eta gai ardatz guztietan
zeharkakoak izatea. Eztabaida hau mahai gainean jarri da.
Sozioekonomiakoa banatzea ez du ikusten,
izena aldatu behar zaiola bai ikusten du. Baina bitan banatuko balitz
sindikatuak eta eragile sozialak banatuko lirateke ere bai, eta hori ez zaio
egokia iruditzen.
Identidadearen gai ardatzean
“komunikazioa”ren gaia dago eta ez dute zerikusi handirik beraz banatzea
proposatzen da. Proposamenak jaso bitartean elkarrekin mantendu eta gero
aztertu ea beharrezkoa den banatzea edo paraleloki funtzionatzea.
Nazioarteko gai ardatza elkartu behar da,
iazko balorazioa egin gabe daukate eta deialdia egin nahi du gai ardatz hori
funtzionatzen hasteko.
Emakumea eta gazteriaren gaia: iaz
zeharkako gaiak izatea erabaki zen eta gero praktikan emakumearen gaia bi gai
ardatzetan jorratu zen soilik.
Zeharkakotasuna bermatu behar da, hizlarien
artean emakumeen kopurua orekatu izan behar da (kuotak?) eta gai ardatz
guztietan emakumearen,gaztearen edo etorkinaren arazo zehatzak landu behar
dira. Hala ere gai batzuk ez dira beste gai ardatzetan landuko eta emakumeok
baditugu oraindik gure artean hitz egiteko gaiak eta foroak eskaintzen duen
gunea oso egokia ikusten da.
Iaz ez zen egon zeharkakotasuna bultzatzeko
indar nahikorik baina aurten saiatu beharko ginateke. Protokolo bat
proposatzen da gai batzuen lanketa
egokia bermatzeko: hizkuntza, gaztea, emakumea . Protokoloak ekarpenak
antolatzeko egiten den gai ardatzen bilerarako prest egon behar du.
Batzuk diote hori ez duela asanbladak
erabaki behar gai ardatz bakoitzak baizik. Asko eztabaidatu ondoren gai ardatz
bakoitzaren barruan erabakitzea eskatzen zaie.
¨ Aurrera begira: Ekarpenak jasotzeko epea,
prozedura, gai ardatzetako asanbladak eta EHGFko asanblada orokorrari buruz.
EGUTEGIA
-Ekarpenak jasotzeko deialdia:
urtarrilaren 20ª baino lehen
Prentsa oharra komunikazio lantaldeak
egingo du
Dagoeneko parte hartu dutenei fundazioak
helaraziko die deialdia.
Eragile bakoitzaren harreman sarean
deialdia zabaldu.
-Gai ardatzetarako tailer, hitzaldi edo
dena delakoaren ekarpenak egiteko epea: urtarrilaren 20tik otsailaren 15era.
Ekarpen hauek gai ardatzaren arabera
helbide elektroniko hauetan jasoko dira:
|
GAI ARDATZA |
POSTA ELEKTRONIKOA |
|
Sozioekonomia |
socioeconomia@ehgf.org
|
|
Askatasun
demokratiko eta eskubide zibilak |
libertadesyderechos@ehgf.org |
|
Migrazioak |
inmigración@ehgf.org |
|
Autodeterminazioa |
autodeterminación@ehgf.org |
|
Lurraren solasa |
lurra@ehgf.org |
|
Gazteria |
gazteria@ehgf.org |
|
Emakumea |
emakumea@ehgf.org |
|
Identitatea, hizkuntza, hezkuntza eta komunikazioa |
idleedcom@ehgf
|
|
Egoera
internazionala, antimilitarismoa eta herrien arteko elkartasuna |
international@ehgf.org |
|
Neoliberalismoaren
instituzio internazionalak |
ininpone@ehgf.org |
-Gai ardatzen asanblada
irekiak:otsailaren 15etik- martxoak 19
bitartean
Jaso diren ekarpenen oinarrian, gai ardatz
bakoitzak behar adina asanbladak burutuko ditu gai ardatza antolatzeko, gaien fusioak
osatzeko, beste gai ardatzekin fusioak sondeatzeko edo dena delakoak.
-Gai ardatzen behin betiko programa EHGFko asanbladan
aurkeztu: martxoaren 20an
3.
KOMUNIKAZIO LAN TALDEAN EMANDAKO EZTABAIDEN AURKEZPENA
Egin diren bileretan batzordearen funtzioetaz
hitz egin zuten eta hauek zirela adostu zuten:
- Parte hartu duten pertsonen eta eragileen
arteko harreman sarea sendotzea. Harreman sarea zabaltzeaz hitz egin zuten:
herrialdeka taldetxoak sortuz eta arlokako taldetxoak.
-
Foroaren propaganda eta prentsa.
Honetarako iazko irizpideak mantenduko dira: generoa, talde txikiak eta
lurraldetasuna)
Eragile txiki askok ezin du bilerara etorri
nahiz eta interesa eduki, hori dela eta atxekimenduen zerrenda bat osatzea
proposatzen dute, zenbat jende egon daiteken interesatua aurretik jakiteko.
Elebitasuna bermatzeko itzulpen automatikoa
erabiltzeko dirulaguntzak jasotzeko aukerak aztertu behar dira.
Logotipoaren diseinurako foroaren izaera
definituagoa egon beharko litzateke. Iazko logoa aldatzea proposatu dute.
Gai hau bukatu da nabarmenduz hurrengo
bilera bitartean komunikazio lan taldeak bere dinamikarekin jarraitu behar
duela, proposamenak finduz eta zehaztuz eta hurrengo EHGFko asanbladan
proposamen zehatzak aurkeztu behar dituela asanbladaren onarpena jasotzeko.
4.
BESTE GAIAK
Atal honetan aurrerago erabakitzeko
eztabaidagai bat landu da. Esan bezala gai honen eztabaidaren hasiera izan da,
hurrengo bilera batean definitzekotan geratu baita. Gaia, honakoa: erabaki gune
baten beharra ikusita, gune hori EHGFko topaketaren plenarioa den edo gune hori
Mugimendu Sozialen Asanblada izan behar duen.
Bestalde, Azpiegitura batzordeak informatu
du Irun Hondarribia ingurunea dela jaso duen proposamena. Hortaz gain, gaurko
batzarrean Iruñeko Gaztetxearen proposamena jaso du.
Azkenik hurrengo bilera otsailaren 7an
egitea erabaki da. Gaiak: lan taldeen proposamenen azterketa eta onarpena,
mugimendu sozialen asanblada osatzearen eztabaida eta II. Topaketaren
egitarauarekin loturiko bestelako gaiak.