EHGFko
ASANBLADAREN AKTA: AGURAIN, OTSAILAK 7.
Partehartzaileak: ELA, LAB, ESK, EHNE, Bilgune
Feminista, Harresiak Apurtuz, Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea,
Eraikuntza historiagileen kolektiboa, Komite Internazionalistak, Elkartzen,
Auzotarrak, Herrien Liga eta Gernika Batzordea.
1.- Gaurko bileraren gai ordenaren eta metodologiaren
onarpena.
Bilerari aktaren onarpenarekin hasiera eman
diogu, arazoak daude kide batek planteatzen baitu ez dagoela ados bertan
jasotzen denarekin. Bere ustez, gai ardatzak ezin du tailer bat proposatzen
duenari ezer inposatu, bestalde jarritako epeak ez datoz bat komunikazioaren
batzordetik proposatutako sarearen zabaltzearekin.
Erantzunak: gai ardatzak egitaraua antolatu
beharko du tailer ezberdinentzat tokia eta denbora utziz. Bestalde foroko
eragileek bere sarea astindu beharko dute sarea zabaltzeko lanetan. Edonola
ere, komunikazio batzordearen plangintza eta gai ardatzena uztartu behar dira.
Erakarri beharreko talde berriak prestakuntzan
aritzeko jarritako epeek ez dute laguntzen.
Argitzen da otsailaren 15rako egin beharreko
lana gaiak biltzearena zela eta ez behin betiko egitarauak antolatzea, eta
horretarako ahal zen talde gehienei aurkeztu behar zitzaien bigarren Foroa eta
gai ardatzerako beraien ekarpenak jaso.
Honetarako lagungarria izan daiteke Foroaren
aurkezpentxo bat prestatzea. Orri honekin batera dekalogoa jarri dezakegu argi
gelditzeko zein den lan filosofia. Komunikazio batzordeari egokitzen zaio lan
hau. Dekalogoa emailez bidaliko dugu astelehenean, ostirala bitartean ekarpenak
jasoko ditugu.
Epeak luzatzearen beharra ikusten da:
martxoaren 13rako atzeratzen da Gai Ardatzak jendeari gonbidapena luzatu eta
ekarpenak jasotzeko epea.
Bestalde kontutan hartu behar da jendearen
partehartzea iaz, gauza praktikoak martxan jarri zirenean, handitu zela.
Gogoratzen da batzordeen lanari eman behar
zitzaiola garrantzia eta ez hain beste gai ardatzei.
2. Erabaki gune baten beharra: Mugimendu
Sozialen Asanblada-EHGFko plenarioa.
Argudioak:
-
Zergatik ez erabakiak osoko
bilkuran hartu?
-
Hori erabakita dago, Foro zerbait
irekia da eta ez erabakigune bat
-
Asanblada bat ateratzeko lan
egitea baina ez bada ateratzen iaz bezala
-
Asanbladan gai ardatzen
segimendua, egutegiak zabaltzeko...
-
EH ez da hain handia beste
dinamika bat sortzeko
-
Foroa beste inon elkartzen ez diren
taldeen topa-gunea da beraz, irekia izan behar du
-
Osoko bilkuran 200 pertsona soilik
parte hartu zuten, Foroan 1200, beraz 200 horiek ezin dira Foroaren ordezkariak
izan
-
Asanbladarako gaiak oso zehatzak izan
behar dira eta aurretik jorratuak eraman behar dira
-
Gizartean inork ez du ulertuko zer
den gauza bat eta zein bestea
-
Asanblada behar hori ikusten duten
eragileek bultzatu beharko lukete
-
Talde txikientzat bi dinamiketan
egotea oso zaila
-
Osoko bilkura ordezkagarriena da,
eta burokrazia gutxienekoa, bertan asanbladan baino jende gehiago bilduko da
-
Asanbladarena Europako dinamikaren
errepikapena da eta EHan ez da beharrezkoa
-
Osoko bilkuran erabakiak hartzea
zaila, asanbladan errazagoa
-
Foroa ez da neutrala baina espazio
komuna da beraz, bertan erabaki politikorik ezin da hartu
Zalantzak sortzen dira:Asanbladan Foroaren
barruan ospatu behar den, Foroaren bileretatik antolatu edo interesa dutenak
mugitu behar diren. Batzuen ustez asanbladak osoko bilkura ordezkatzen du eta
beste batzuentzat ez dira bateraezinak. Munduan eta Europan ez daude bukaerako
osoko bilkurak. Gai hauek Foroan hitz egiteko denbora eta guneak egotea
proposatzen da. Foroan lehenengo asanblada egitea eta bertan bere beharra,
funtzioak eta abar aztertu.
* Asanbladaren beharra gehiago arrazoitzeko
beharra ikusten du kide batek, gai ardatzetan lantzea zergatik asanblada, zer
egingo luken eta nola funtzionatuko luken eta gero osoko bilkurak erabaki dezala.
Asanblada sortzeko zein pausoak eman, nola
bultzatu pentsatu eta otsailaren bukaerako proposamenak bidali, hurrengo
bileran hitz egin eta erabaki.
3. Komunikazio lan taldearen proposamenak
eta eztabaida
Ez dute landu bilerarako prestatu behar zutena.
Foroa aurkezteko orritxo hori egiteko
4.
Azpiegitura eta finantziazio lan taldeen proposamenak eta eztabaida
Azpiegituran ez dago ezer berri.
Finantziazioan berriz, iazko behin betiko balantze ekonomikoa bukatu gabe dago.
Hortaz gain, lan talde hau zabaltzeko egon diren saiakerak azaldu dira.
Hurrengo bilera martxoaren 13an. 10etan